XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) gako berezi haien laguntzaz; besteak berriz basoaren bihotzetik sortuz zihoazen eta taldeari batuz.

Azkenean argiune zabal batera azaldu ziren.

Han ehiztariak ehundaka ikus zitezkeen, edo hala iruditu zaitzaion Shangairi, zintzilikatu jarreratik ikusita.

Jendetza izugarria inguratu zitzaion segizioari harrapakin berezi hura ikustearren.

- Zer gertatu da?

Pastelak dauzkat aurpegian, ala? -bota zien Shangaik haserre

Hobe duzue berehala hemendik askatu, bestela damutu egingo zaizue!

Barre algara ozenek erantzun zioten.

Bapatean, pertika zekarten ehiztariek oharrik eman gabe askatu zuten, eta, egun berean bigarren aldiz, Shangaik lurra jo zuen muturrez.

Barreak ugaldu egin ziren, norbaitek esku eta oinetako loturak askatzen zizkion bitartean.

Shangai ernegaka zutitu zen.

Ehiztariak argiuneko ertz guztietatik dozenaka etortzen ari ziren.

Antza zenez, ehiztarien koartel nagusian zeuden, zuhaitzen artean, adarrik garaienetan, hamaikatxo txabola ikus bait zitezkeen.

Eta euren koartel nagusia ikusteko aukera eman bazioten, pentsatu zuen Shangaik hotzikara batez, edo laguntzat onartuta zegoen, edo laster lepoa moztuko zioten.